XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nere Anamitak lehenik igorri nituen Hagou deithu salbaietarat, idi eta basa-idi batzuen erosteko.

Gero Cochinchinarat joan ziren golde eta gainerateko tresnen bilha.

Nik bezala egin zuen Aita Dok, lurrak oraino nereak baino ibil errechago baitzituen, eta hainitz hurbilago.

Nik baino lasterrago hasi zituen lan berriak: bainan, orduan eta gero, bethi elgar lagunduz egin ditugu gure urhats guziak.

On da orai bederen erran dezazuegun, izan dadien Europakoa edo Anamita, hemengo aphez batek zer langile eta laguntzaile duen bere etchean eta menean.

Lehenik, zenbeit Anamita, berek nahi zutelakotz jarraiki zaizkonak, katichima, prediku eta gainerakoetan laguntzeko.

Komentuetan bizi diren fraide kartsu batzuen lan ber-berak egiten dituzte.

Katichima eta predikuez bertzalde, ez dire haatik lotsa zer-nahiri lotzeko, ala barnean ala kampoan.

Lur-lanetan trebe dire gutiz gehienak.

Anamitek irakutsi diote salbaieri goldearen erabiltzen.

Aphez baten etchean bertzalde badire, esklabo izanik, aphezak erosi dituen sehi eta langileak.

Eta artean errateko, sos gehiago baginu esklabo gaichoen erosteko!.

Bainan... bainan......! Esklabo hautan, oraino haur hutsak badire: erosi orduko bathaiatzen ditugu.

Handiagokoeri katichima irakusten diotegu lehenik, gero bathaiatzeko esperantzan.

Nere etchean ez dut esklabo-ohirik baizik.

Badire erosi nituelarik jada ezkonduak zirenak.